Proiektuaren helburu nagusia Gipuzkoako herritarrak ingurumenaren kontserbazio aktiboan inplikatzearena da, ibaian gorako itsas zaborren arazoa azpimarratuz.
Hori lortzeko, hainbat kolektiboekin lan egin behar da, itsas honakinen problematikara eta konponbideetara benetan hurbiltzeko formulak bilatzeko, kontsumo ohiturak aldatuz eta ingurumenarekiko jasangarriagoak diren aukerak aplikatuz.

Gainera, proiektuaren ekintza eremuan jarduten duten helburu zehatzak honako hauek dira:
Itsas hondakina murriztea.
Itsas hondakinen arazoa eta horiek konpontzeko ingurumenarekiko jasangarriagoak diren ohiturak esagutaraztea.
Ingurune naturalaren balioa eta haren eta gure espeziearen osasunaren arteko lotura estua zabaltzea.
Komunitatean lankidetza sustatzea.
2021ean zehar, Plastifisharen Kosterak itsas agenteen kolektiboa ahalduntzea izango du helburu, Gipuzkoako kostaldean ingurumena zaintzeko sare bat sortzeko. Sare horrek hurbilen duen itsasertza zaindu eta kontserbatzeko.
