Plastifisharen Kostera 2019-2020 proiektuaren lehen edizioa amaitu genuen, bi urtez Gipuzkoako arro nagusietan zehar ibili ondoren, ozeanoen plastifikazioaren aurka ibaian gora borrokatuz. Epe horretan lortutako emaitzak maiatzaren 20an Donostiako Kursaal Biltzar Jauregian egindako itxiera-ekitaldian jakinarazi ziren.
“Herritarren inplikazio arrakastatsua izan da, eta helburu komun batekin lankidetzaren adibide argia: itsas hondakinen mehatxua nabarmentzea”, José Ignacio Asensio Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako diputatuak, EOCA Elkartearekin eta Ternua Group enpresarekin batera proiektuaren erakunde laguntzailea denak, adierazi duenez.