#Zu2025 Eraldatu zaitez

Ingurumenaren aldeko-sentsibilizazio kanpaina, komunitatean ohitura jasangarriagoak bultzatzeko konpromisoa duten pertsonak buru dituena.

#Zu2025 Eraldatu zaitez

Abian dugu Pasaian, Errenterian eta Oiartzunen “#Zu2025 Eraldatu zaitez” ingurumenaren aldeko-sentsibilizazio kanpaina,  komunitatean ohitura jasangarriagoak bultzatzeko konpromisoa duten pertsonak buru dituena.

Ekopatruilak prestakuntza-ikastaroaren zati praktikoa da, eta aurtengo edizioan Plastifisharen Kostera proiektuaren baitan garatu da. Proiektu ekosozial berritzaile gisa Oiartzun ibaiaren arroan gehien kontzientziatutako sektoreek eskaintzen dute, euren maila desberdinetako esperientzia partekatuz.

Bizi dugun une berezia dela eta, formula berrien aldeko apustua egin da, kontzientziazio-mezua gure bizitzetan presente egon dadin, eta gure hondar-aletxoa jartzea ahaztu ez dezagun; izan ere, ingurumen-krisi handiak biodibertsitatearen galera azkarra dakar eta horrexek eragin du hain zuzen 2020. urtean bizitzen ari garena.

#Zu2025 Eralda zaitez kanpaina pilotu honen helburua da tokiko saltokietan jarrita dauden euskarri fisikoen bitartez sentsibilizatzeko mezuak eta ideiak pasatzea herritarrei; hartara, herritarrak kontziente izan daitezen zein garrantzizkoa den eguneroko ohiturak aldatzea planeta osasuntsu batean bizitzeko.

Transmititu nahi den ideia orokorra da kontsumoak mundu osasungarriagoa sortzeko botere handia duela; eta horregatik herritarrei gonbita egiten zaie hemendik eta 2025era bitartean ohiturak alda ditzaten eta ohitura horiek zuretzat bezala planetarentzat osasungarriagoak izan daitezen. Herritarrak ahaldundu nahi dira, jabetu daitezen kontsumo-hautuek zer-nolako garrantzia duten eraiki nahi dugun mundua diseinatzeko orduan, eta hasiera eman nahi zaio etorkizun desiragarriago baten protagonista gu guztiok izan gaitezkeen prozesu bati.

Hori dela eta, hilabete batez, “Zure kontsumoarekin zure osasuna eta Amalurra jokoan” lelopean, mezuak aldatuz joango dira, saltoki horiek erabiltzen dituzten herritarrek hainbat etapa esperimenta ditzaten:

→ Ingurumen-arazoa ezagutzea eta pertsonoi hark nola eragiten digun.

→ Gogoeta egitea eguneroko ohiturek inpaktu globalean duten eraginari buruz.

→ Planeta osasuntsuago bat eraikitzen laguntzeko aukera indibidualak eta kolektiboak ezagutzea.

 

Pertsona bakoitzak, keinu bakoitzak, egunero, GARRANTZIA du. Dagoeneko otsoari belarriak ikusi dizkiogu, etorkizun desberdina nahi badugu, zerbait egin beharko dugu ORAIN.