PLASTIFISH LEHIAKETARA AURKEZTUTAKO ARTELANEN BILDUMA

Gipuzkoako 6 arroetako Lehen Hezkuntzako txikiei zuzendutako #Plastifish lehiaketa arrakastatsua izan da. Plastifisharen Kostera proiektuan, IPI Karmengo Ama Ikastetxea, Pasaia Lezo Lizeoa, Lezo Herri Eskola, Orereta Ikastola, Elizalde Herri Eskola, Herri Ametsa Ikastetxea, Harri-Berri Oleta Ikastetxea, Elatzeta Ikastetxea, Arrasate Herri Eskola eta Zumaiena Ikastetxeko LH 4-6 maila bitarteko 624 ikaslek parte hartu dute. Lehiaketa, pasaden ikasturtean egin zen, ozeanoen plastifikazioaren arazoa ikusarazteko txikiek haien diseinuak sortu zituzten, horretarako garbitutako ingurunean bildu zituzten hondakinak erabiliz. Hemen dauzkazue artista txikiek sortutako artelan guztiak biltzen dituen albuna. ZORIONAK!!