Komunitate jasangarriago bat nahi al duzu?

Herritarrek bultzatutako proposamenen bidez, komunitate jasangarriago bat sortzeko prestakuntza-ikastaroak.

Zure ustez, beharrezkoa al da zure herriko ingurumen-kontzientzia aldatzea? Gustatuko al litzaizuke zure parte-hartzearekin hau errealitate bihurtzea? Herritarren proposamenen bidez komunitate jasangarriago lortzea posible dela sinesten duten pertsonen bila gabiltza.

Urriaren bukaeran, formakuntza ikastaro bat egingo dugu parte-hartzaileen komunitateetan ingurumen kontzientziazio ekintza praktikoak garatzeko.

Horretarako, lehenik, MATER Ontzi Museo Ekoaktiboan lau saio teoriko dituen ikastaroa eskainiko dugu programazioa hau izango duelarik: 

  • Ingurumen larraindia eta itsas hondakinen arazoa.
  • Zure kontsumoak mundua alda dezake: kontsumo ohitura berriak, plastikorik gabeko erosketak, etab.
  • Ingurumen-psikologia: ohiturak aldatzea eragozten diguten oztopoak.
  • Eta orain zer? Zure herrian ingurumen kontzientziaziorako jardueren proposamenak. Saretu ditzagun gure komunitate jasangarriak.

Ikastaroak, gainera, parte praktiko bat du, eta, bertan, parte-hartzaileen komunitateetan ondorengo tailerrak garatuko dira: kontsumo ohitura berriak, inguruneko hobekuntza eta herritarren inplikazioa sustatzen dutenak.

Ikastaroa doakoa da eta herritarren parte hartzea bilatzen da, ez du aldez aurretiko ezagutzarik behar, baizik eta mundua tokiko ekintzekin aldatzeko gogoa. Plazak mugatuak dira eta parte-hartzaileen inplikazio-maila baloratuko da.