Zein proiektu dira Itsas hondakinen erronka U.D irabazi dutenak? Nolakoak izan ziren sarituek irabazitako itsas zaborrak arrantzatzeko irteerak?
Kaixo hemen gara berriro ere!! Gauza pila dugu kontatzeko, ez pentsa berrogeialdian zehar ikasleak geldirik egon direnik, etxetik lanean izan dira euren proiektuak aurrera ateratzeko. 2019/20ikasturtean ITSAS HONDAKINEN ERRONKA U.D garatu behar zuten 8 ikastetxeetatik Arantzazuko Ama, Lezo Institutua, Koldo Mitxelena, Summa Aldapeta, Pasaia Lezo Lizeoa eta Telleri Aldeizan dira proiektua aurrera eraman zutenak hasiera batean, Hirubide BHIk eta Zubiri-Manteok 2020/21 ikasturtean garatuko dituzte.
Hala ere, azkenean, 5 ikastetxe izan ziren proiektua osorik garatu zutenak: Arantzazuko Ama, Lezo Institutua, Pasaia Lezo Lizeoa, Koldo Mitxelena eta Telleri Alde. Lehiaketan aurkeztu ziren proiektuak oso interesgarriak ziren, baina tamalez horietatik berritzaileenak aukeratu beharra zegoen, eta ez zen lan erraza izan epai mahikideentzat.
Azkenean, hainbat eztabaidaren ondoren, ikastetxe bakoitzeko irabazleak zeintzuk ziren erabaki zen eta nola ez, zegokien saria ere jaso zuten: MATER Ontzian hondakinak arrantzatzeko itsasora irteera hain zuzen ere.
Proiektu irabazleak zeintzuk izan ziren jakin nahi baduzue, artikuluaren amaieran kontsultatu ahal izango duzue. Hemen duzue ere parte-hartzaileek beren proiektuen prozesuari buruzko informazioa igotzen joan ziren blogeko esteka: http://ekofish.mater.eus/
Hondakinak arrantzatzeko irteerak, abuztuan zehar egin genituen, guztira 6 irteera izan zirelarik. Ikasleentzat esperientzia berria izan zen, hondakinen arazoaren larritasuna zuzenean ikusteko aukera izan baitzuten.
Emozio desberdinak bizi ziren jarduera garatu bitartean, batetik, frustrazioa, itsasoan noraezean zebiltzan hondakin horietara iritsi nahi eta ezin izanagatik; izan ere, esan beharra dago, batzuetan, nahiko zaila izaten dela zenbait hondakin arrantzatzea, egoera meteorologikoagatik, hondakinek duten tamainagatik edota daramaten norabideagatik ez da lan erraza izaten. Bestetik, zerbait harrapatu izanaren euforia eta poza sentitzeko aukera izan zuten, plastiko txiki bat baino ez bazen ere, itsasoan hondakin bat gutxiago zegoela pentsatzeak poztasuna eragiten baitzien.
Jasotako hondakinen tipologiari dagokionean, oro har, 2.5 zm – 50 zm, >50 zm plastiko zatiak, elikagai/kosmetiko ontziak, bilgarriak eta mikroplastikoak: 5 mm baino txikiagoak ziren plastiko eta hari-zatitxoak izan ziren jasotakoak.
Bukatzeko esan, MATER ontziko tripulazioa pozik dagoela denek egindako lanarakin eta eskerrak eman nahi diela proiektuan parte hartu duten, ikasle, irakasle, eragile… guztiei. Neska-mutil horiek beste ikastetxe batzuetako sarituekin batera emozio eta bizipen berri hori partekatzeko aukera izan zuten eta gainera, arazo larri honi aurre egingo dioten benetako protagonistak direla eta izango direla konturatzeko balio izan die, euren ideiekin, gogoarekin eta inplikazioarekin inguratzen gaituen Plastifish inbasioa geldiarazteko gai izango baitira. Aupa zuek txapeldunak!!