Zabor bilketa kostan Oiartzun ibai arroan txikiekin
Kaixo!!
Dagoeneko kostaldeko eta itsasertzeko garbiketak bukatu ditugu LH-ko ikasleekin eta primeran joan zaigu, ia 415 kg bildu ditugu eta ikasleak oso pozik daude egindako lanarekin.
Orain proiektuaren 2º etapan sartuko gara, garbiketak ibaian gora dauden LH-ko eskolek parte hartuko dutelarik. Dagoeneko, Oiartzun ibai arroan parte hartuko duten bi eskola baditugu, Errenteriako Orereta Ikastola LH4. mailako 100 ikaslerekin eta Oiartzungo Elizalde Herri Ikastetxeko LH6. mailako 50 ikaslerekin izango dira oraingoz Oarsoaldetik garbiketak gauzatuko dituztenak.
Beste ibai arroei dagokienean, 3 ibai arroetako eskolak baditugu: Deba ibai arroan Arrasateko Herri Eskolako LH6.mailako 70 ikasle, Urola ibai arroan Zumaiena Ikastetxeko LH5. mailako 50 ikasle eta Bidasoa Ibai arroan Elatzeta Ikastetxeko LH5. mailako 41 ikasle izango dira Plastifishari aurre egiten jardungo dutenak.
Poliki-poliki bagoaz aurrera, ea 1º etapan bezain emaitza onak lortzen ditugun.
Aukera hau aprobetxatzen dugu Urumea eta Oria ibai arroetako Lehen Hezkuntzako eskolei deialdi ireki bat egiteko eta Plastifisharen inbasioari aurre egiteko proiektuan parte hartzera animatuz. Parte hartzeko deitu 690233355 telefonora edo idatzi proiektuak@mater.eus helbidera.
AUPA EKIPO!!
Zumaiena Ikastetxea eta MATER Ontzi Museo Ekoaktiboaren arteko hitzarmena.
Herri Ametsa Ikastolako txikiak, kostaldea garbitzen parte hartu duten eskoletako bat izan da.