500 gazte baino gehiago aldaketaren protagonistak

DBH 3-4. mailako ikasleei zuzendutako Unitate Didaktikoa, ITSAS HONDAKINEN ERRONKA

Kaixo!

Arantzazuko Ama, Pasaiako Lezo Lizeoa, Lezo Institutua, Koldo Mitxelena, Hirubide BHI, Summa Aldapeta, Telleri Alde eta Zubiri Manteo eskoletako DBH 3-4 mailako 500 ikasletik gora, Plastifisharen Kostera proiektuan sekulako lana egiten ari den kolektiboetako bat da.

Unitate didaktiko honen helburu nagusia gazteak ahalduntzea da, horretarako, lehengo itsas hondakinen arazoa barneratu eta haien ingurune hurbilean arazo hau minimizatzeko proiektuak diseinatuko dituzte, gerora gauzatu ahal izateko.

Lehenik eta behin, eskola hauetako irakasleek MATER Ontzi Museo Ekoatiboan, edukietan eta metodologian trebatzeko formakuntza saioak jasoko dituzte. Ondoren, unitatea irakatsiko dute 2-3 hilabetez, prozesu honen baitan, ikasleek eduki desberdinak ikasi eta ikertzeko denbora dute kasuan kasu; itsas hondakinen arazo globala, iturriak, ondorioak, hondakinen kudeaketa, mikroplastikoak, larrialdi klimatikoa…bezalako gaiak dira nagusi. Eta noski, inguruko hondartzak edo senadiak ere bisitatzen dituzte makro eta mikroplastikoen garbiketa eta karakterizazio jarduerak egiteko.

Arazoaren inguruko ikuspegi globala lortu eta erronka bereganatu ondoren, proiektuak diseinatu, prototipatu eta aurrera eramaten dituzte. Unitate didaktikoak duen webgunean begirada bat bota dezakezue gehiago jakin nahi izanez gero: http://ekofish.mater.eus/

Pasaia Lezo Lizeoa, Lezo Institutua, Koldo Mitxelena eta Telleri Alde eskolak dagoeneko unitate didaktikoan lanean dabiltza, beste lau ikastetxe berehala hasiko direlarik.

Gipuzkoako ikasleak, 100 proiektu baino gehiago sortzearen protagonistak izango dira. Animo eta zorte on!

Telleri Alde Ikastetxeko 54 ikasle itsas hondakinen eta mikroplastikoen garbiketa jardueran Zurriola hondartzan. 19/12/2019.

Koldo Mitxelenako ikasleak itsas hondakinak karakterizatzen MARNOBA aplikazioarekin. Zurriola hondartza 22/01/2020.

Zurriolako hondartzako hondarrean dauden mikroplastiko kantitatea eta motak ikertzeko herritar zientzia jarduera. Donostia 19/12/2019.

Pasaia Lezo Lizeoko 3.DBHko ikasleak Alabortza senadiko itsas hondakinak jasotzen eta karakterizatzen. Pasaia. 28/01/2020.