“Ezer ez zegoela ematen zuen, baina sekulako zikinkeri pila agertu da!”

Kaixo!

Aurreko batean esan bezala, Plastifisharen Kostera proiektua martxan dago jada eta Herri Ametsa, IPI Karmengo Ama, Pasaia Lezo Lizeoa eta Lezo Herri Eskolako Lehen Hezkuntzako txikiek egin duten lan eta ahalegin bikaina, denok ikus dezazuen desiratzen gaude!

Garbiketen inplikazioari esker senadi, badia eta Lezo eta Pasaiako udalerrietako eremuen egoerak hobera egin dutela ikusteko aukera izango duzue.

269 txiki izan dira zehazki, ingurunetik 358.395 kg itsas hondakin jaso dituztenak, kopuru handia benetan!

Hau hasiera besterik ez da, oraindik lan asko dugu egiteko. ZORIONAK!! 

Lehen Hezkuntzako txikiek jasotako hondakinen TOP 10.

Herri Ametsa Ikastolak Murgita Senadian egindako hondakin bilketa.

Karmengo Ama Ikastetxeak Trintxerpeko badian egindako hondakin bilketa.

Pasaia Lezo Lizeoak Alabortza Senadian egindako hondakin bilketa.

Lezo Herri Eskolak Lezon egindako hondakin bilketa.