Martxan gaude!

Kaixo!

Izugarri pozten gaitu Plastifisharen Kostera proiektuaren web berria aurkezteak, non eragile desberdinekin garatuko ditugun ekintza guztien berri izango duzuen. Bertan zuek parte hartzeko ekintzak ere ikusteko aukera izango duzue,

Dagoeneko,  gauza asko egin ditugu, hemen dituzue horietako batzuk:

Azaroaren 8an, Gipuzkoako Foru Aldundian antolatu zen prentsaurrekoarekin hasiera eman genion proiektuari eta hilabete hauetan zehar, Oiartzun ibai arroko Lehen eta Bigarren Hezkuntzako eragileekin lanean ibili gara.

Batetik, Lehen Hezkuntzako Lezo Herri Eskola, Pasaia Lezo Lizeoa, IPI Karmengo Ama Ikastetxea eta Herri Ametsa Ikastolako 4.,5. eta 6. mailako 230 txikiekin, 5 garbiketa egin ditugu, Pasaiako badiako senadi eta ingurune desberdinetan, 350kg itsas hondakin baino gehiago jasoz. 

Bestetik,“Itsas Hondakinen Erronka: Gazteak aldaketaren protagonistak” Unitate Didaktikoa garatuko duten 8 ikastetxeetako 4, lanean hasi dira dagoeneko:  Pasaia Lezo Lizeoa, Lezo Institutua. Telleri Alde Ikastetxea eta Koldo Mitxelena BHI. Lehenik eta behin, eskolan garatu behar duten unitate didaktikoa gauzatzeko, irakaslegoak eduki eta metodologiaren berri izateko formakuntza saioak jaso dituzte.

Hori gutxiez balitz, laster eragile hauen eta datozenen aurrerapausuak jakinaraziko ditugu, baina bitartean, datorren abenduaren 29an 11:00-13:00eraPasai Donibaneko Alabortza senadian izango den Itsas hondakinen garbiketa eta karakterizazio jardueran parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Bertan parte hartzeko 690233355 telefonoan edo proiektuak@mater.eus helbide elektronikoan aurrez izena ematea beharrezkoa da. 

Animatu zaitez Plastifish inbasioaren aurka borrokatzen!

Abenduaren 8an Gipuzkoako Foru Aldundian ospatutako prentsaurrekoa: Izaskun Suberbiola, Sara Lizarza, José Ignacio Asensio, Eduardo Uribesalgo, Imanol Muñoz y Mónica Pedreira.
Lezo Herri Eskola, Pasaia Lezo Lizeoa, IPI Karmengo Ama Ikastetxea eta Herri Ametsa Ikastolako 4,, 5. eta 6. mailako 230 txikiekin, itsas hondakinen 5 garbiketa.
Pasaia Lezo Lizeoa, Lezo Institutua. Telleri Alde Ikastetxea eta Koldo Mitxelena BHIko irakasleekin formakuntza saioa.